"Inoiz baino jende gehiago" egon dela adierazi dute Arrasate Musikaletik: 700 lagun pasa gerturatu dira gaur arratsaldean Arrasate Musikaleko ikasturte bukaerako jaira. Guztira 250 ikasle igo dira oholtzara ikasturte osoan ikasitakoa erakusteko. Tailer musikaleko ikasle txikienek eman diote hasiera jaiari; ostean, lehen hezkuntzako maila guztietako ikasleak pasa dira eszenatokitik abestera; ondoren, instrumentu desberdinak dituen talde mistoak pieza bat jo du; eta amaitzeko, balleteko ikasleek interpretazio desberdinak dantzatu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.