Txikienetatik hasita nagusienganaino, eskolako talde bakoitzak pieza bana joko du, lehenengoak tailer musikaleko neska-mutikoak izango direlarik, sei urterainoko 40 bat ume guztira. Azken emanaldia berriz, ballet taldekoek egingo duten dantza erakustaldia izango da. Tartean, solfeo eta hizkuntza musikaleko maila desberdinetako taldeak arituko dira.
Ekitaldirako sarrera doan izango da, baina Edorta Aiastui irakasleak goiz ibiltzeko gomendioa luzatu du, jende ugari bertaratuko dela aurreikusten baitute, eta baliteke antzokia betetzea. Guztira ordu eta erdiko iraupena izango du jaialdiak.
Bandaren kontzertua
Datorren astean musika Bandak Monterron parkean joko du, Arrasate Musikalen udaberriko kontzertu zikloaren baitan.
Horren ostean, beste bi kontzertu egongo dira, eta uztailaren 6an bukatu egingo da zikloa.