09:30etan elkartuko dira Herriko Plazan, eta goizean alde zaharrean zehar marrazten ibiliko dira. 14:30etan bazkaria egingo dute Batzokian, eta arratsaldean, alde zaharreko bisita historikoa izango dute Arantza Otaduirekin.
Izen ematea arrasatemargotaldea@gmail.com helbidean egin daiteke, eta herritar ororentzat dago zabalik.