Ekaineko eguen guztietan, Arrasateko etxez etxeko langileek Arrasateko plazan elkarretaratzea egiten ari dira, ELAk deituta. Euren asmoa "ikusezinak" ez direla aldarrikatzea da. Diote Udal gobernu berriarekin lehenbailehen hitzordua eskatu gura dutela; euren ordezkari sindikalen esanetan, "aurrekoarekin zein puntutan zeuden argitzeko eta euren eskubideak defendatuko dituen hitzarmenaren alde borrokatzen jarraitzeko. Aukera ezin hobea sartu berri den taldearen asmoak zeintzuk diren jakiteko".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.