Ekainaren 23ra arte batuko dituzte elikagaiak ospitalean, elkartasun astearen ekintza nagusi bezala. Bihar, ostera, Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak We are like you proiektuaren aldeko kontzertua egingo du 16:00etan ospitalean bertan. Zentroko abesbatzak ere hartuko du parte ekitaldian eta Batutako dirua Monrovian (Liberiako hiriburua) duten elkartasun proiektura bideratuko dute, buru-gaixoentzako zentro bat eraikitzeko. Helburu horrekin ere antolatu dute bihar, eguenean eta datorren astelehenean egingo duten merkatu txikia.