Lanbai Azokan, enpresak eta lan bila dabiltzanak elkarrekin

Mireia Bikuña 2015eko ekainaren 15a

Aurtengo Lanbai Azokak enpresak eta lan bila dabiltzanak elkartu ditu Arrasateko Garaia ikerkuntza gunean. Oraingoan hirugarrenez antolatu den azokan, curriculuma 37 enpresatan utzi, 33 enpresarekin lan-elkarrizketak egin eta enplegagarritasuna handitzeko moduak ikasteko aukera izan dute, besteak beste.

Arrasateko Udalak, MUk eta Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bidez, antolatzen duten azoka arrakastatsuagoa da urtetik urtera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak