Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Arrasateko Udala auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko ekainaren 14a

85 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo iluntzean, 21:25ak aldera, Arrasateko Udala auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bere ahuntzak jasotzera joan zen gizonezkoaren falta igarri zuten senitartekoek; bueltatzen ez zenez, Udaltzaingora deitu zuten. Suhiltzaileek aurkitu zuten gorpua, mendian, haren baserritik gertu. Ertzaintzaren arabera, arrazoi naturalak medio hil zen 85 urteko gizonezkoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak