Zeruari begiratu bat baino gehiago eman zion arrasatear askok atzo, zapatua, arratsaldean. San Juanetako umeen danborrada egitekoa zen eta euria gogotik ari zuen. Baina tira, azkenean portatu zen eta atzerapen barik, danborrada 19:00etan abiatu zen. Ohiko ibilbidea egin zuten 250 neska-mutikok: Nafarroa etorbidean hasi eta herrian barrena ibili ondoren Herriko Plazan amaitu zuten ia bi orduz danborra astintzen aritu eta gero.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.