Koadro ederrak gaur Sebero Altuben ikusgai

Imanol Beloki 2015eko ekainaren 12a

Koadroen egileek talde argazkia egin dute.

Kulturateko pintura ikastaroan ari diren ikasleek eginiko 50 obra baino gehiago jarri dituzte gaur Seber Altube plazan. Koadroak inpresionismotik hasita, abstrakzioraino izan diren mugimendu artistiko desberdinak erakusten ditu, lehen abangoardiatik pinturak izan duen bilakaera islatuz. Ikastaroan landutakoa praktikan jartzeko modu bat izan da. Erakusketa ikusi nahi duenak 21:00ak arte izango du aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak