Gaur ospatu dute Arizmendi Ikastolako Eguna. Biteri plaza haur, guraso eta irakaslez bete dute puzgarri zein antolatutako tailerrek: aurpegia margotzeko txokoa, ohe elastikoak, taloak, Ziburuko Kaskarotenea ikastolari diruz laguntzeko tonbola, txapak egiteko tailerra, ipuin-kontaketa eta kontzertua egon dira bertan, besteak beste. Horretaz gainera, Argitxori ongietorria ere egin diote txikienek. Bestalde, Zaldibarreko frontoian olinpiadak egin dituzte Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek. Eta egunari amaiera emateko, 21:00ak aldera, trikitilariek alaituko dute giroa.
2015 eka 12 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.