Honako hau dio Ordainduk: "Mondragonen aurkako salaketa ipintzeko lanean jarraitzen dugun bitartean, gure egoerarengatik erantzukizuna eskatzeko, Fagor Taldeari, Fagor Etxetresnetako buruzagi ohiei eta Mondragon Korporazioari ardura eta gure arazoaren konponbidea eskatzen diegu. Konponbide hori elkartasunetik, kooperatibismotik etorri behar da". Hain zuzen, Fagorren "laguntza eza" salatzen du Ordainduk.