Gaztetxoek animatu dute Emakumeen Birako irteera, Arrasaten

Xabier Urtzelai 2015eko ekainaren 11

16:00etan puntuan hasi dute Emakumeen Birako lehenengo etapa, Arrasaten. Atzo, atarikoan (Iurretan) egin zuten erlojupeko laburrean Annemiek Van Vleuten izan zen azkarrena. Leire Oñaberriak, berriz, euskaldun onenaren mailotaz hasi du gaurko etapa. Lehenengo kilometroak Arrasate, Eskoriatza, Oñati eta Bergara artean ibili ostean 17:15ak aldera Arrasatetik pasako dira, Aramaiorantz jo eta Kurtzeta igotzeko. Arlabanetik bueltan sartuko dira ostera Debagoienera, eta aurreikusten da helmugara (Garibain) 18:30ak aldera iritsiko direla. Oraingoz, eguraldia lagun dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak