Datu bat, Obduli Antsoategiren garrantziaren adierazle izan daitekeena: 500 emakume baino gehiagok ikasi zuten sukaldaritza harekin Arrasaten.
Besteak beste, Areetan (Bizkaian), Donostian (Xabierreko kondearen etxean, Xabierreko gazteluaren jabe zena) eta Altzolan (Gipuzkoan)sukaldari jardun ondoren Arrasatera itzuli zen Obduli Antsoategi eta sukaldaritzako irakasle lanetan jardun zuen.
Oroitzapen mordoa jaso ditu Velez de Mendizabalek, Deiak 1979an Obduli Antsoategiri berari egindako elkarrizketa baten bitartez, eta baita ere, haren seme-alabek kontatutakoen bitartez. Obduli Antsoategiren bizitzari errepasoa egiten dio, harik eta 2003an hura hil zen arte.
Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.