Arrasate Musikal Udaberriko kontzertuekin bete betean

Josu Bilbao 2015eko ekainaren 8a

Udaberri zikloaren barnean, aste honetan, 5 kontzertu eskainiko ditu Arrasate Musikalek.

Egitaraua:

  • Ekainak 8, astelehena: 18:00etan, Musika eskolan, tronpa ikasleak izango dira eszenatokian. Aldi berean, Arrasate Musikaleko Metal talde txikia entzuteko aukera izango dugu. Talde honen zuzendaria Gaizka Gazteluurrrutia da.
  • Ekainak 9, martitzena: 18.30ean, Kulturaten, klarineteko ikasleak entzuteko aukera izango dugu. Klarineteko arduradunak Igor Larrañaga eta Zigor Martinez dira.
  • Ekainak 10, eguaztena: 18:00etan, Musika eskolan, pianoko eta gitarra kontzertua izango dugu.
  • Arduradunak Isabella Blezien, Edu Arzamendi eta Asun Azurmendi dira.
  • Ekainak 11, eguena: 18:30ean, Kulturaten, tuba eta bonbardino kontzertua izango izango da. Aldi berean, aurten sortutako beteranoen metal talde bat bertan izango da bere musika eskaintzen.
  • Ekainak 12, egubakoitza: 18:30ean, hezkuntza bereziko ikasleen emanaldia izango da. Arduradunak Domentx Ucin eta Olaia dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak