Angel Mario Fernandezek "Hijos del corralito" liburua aurkeztuko du eguaztenean

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 8a, 13:00

San Andres auzoko Meca gasolindegian lan egiten du Fernandezek. Eleberriaren aurkezpena ekainaren 10ean izango da, 19:30etan Soraluzeko udaletxeko pleno aretoan.

Argentinarra da izatez Angel Mario Fernandez, baina Soraluzen bizi da. Hogei bat liburu idatzi ditu dagoeneko, baita antzezlan eta dokumentalak ere.


Tandaia argitaletxeak publikatu duen "Hijos del corralito" fikziozko eleberria da. 2001ean Argentinan kokatzen da, "corralito" bezala ezagututako ekonomia krisiaren testuinguruan, eta Buenos Airesko kaleetan bizi diren neska-mutikoak ditu protagonista.


Idazleak azpimarratu duenez, "gaurkotasun handia" duen istorio bat kontatzen du, gaur egun hemen bizi dugun egoerarekiko "antzekotasun handia" baitauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak