290 parte hartzailerekin itxi zuten izen-ematea pasa den maiatzaren 31an; izan ere, parte hartzaile kopurua 400era igotzea erabaki zuten Besaidekoek, gaur goizean izena eman gura zutenendako. Guztira 335 lagunek parte hartu dute mendi martxan; 98 lagun 41 kilometroko ibilbidean eta 238, 34 kilometrokoan. Soilik 14 lagunek ez dute martxa bukatu. Martxa amaieran, parte-hartzaileek oparia jaso dute Besaide Elkartearen eskutik: Ternuako gerriko poltsa edo mendirako makila.