Garagardo Azoka arrakastasua Arrasaten

"Oso pozik gaude aurtengo Azokak izan duen harrerarekin. Herritarrek ezin-hobeto erantzun dute aurten ere. ARTren urteko aurrekontuaren diru kopuru handiena lortzen dugu bertatik. Horregatik, bada, lanean jardun dutenei eta karpara hurbildutako guztiei, eskerrik asko!!!" dio Joseba Maidaganek, ARTko kideak.

Urtero moduan, egunetik egunera gero eta jende gehiago hurbildu da karpara: "Eguenean babesleekin eta Udaleko ordezkariekin afaldu genuen eta horrez gainera, pintxo-poteoaren aitzakian jende asko batu zen. Are gehiago egubakoitzean, eta zer esanik ez atzo, zapatuan. Generoa erosteko ilarak sortu ziren atzo. Sekulako giroa izan da egunero, eta bereziki atzo, zapatua, aspaldiko partez jendea dantzan egitera animatu zen DJ Alvaro Carrasak jarritako musikarekin" gaineratu du Maidaganek.

Datorren urtean gehiago

Gaur, domeka, goizean hustu dute errugbi taldekoek karpa, eta bihar astelehena kenduko dute Herriko plazatik. Azoka antolatzeak lan handia eskatzen duen arren, ez dute dudatan jartzen datorren urtean izango denik: "Hamazortzigarrena izango da eta herritarrei gainera Debagoieneko beste herrietara ere luzatu gura dugu gonbidapena, bai Zazpikako txapelketa ikustera etortzeko eta baita Azokara ere. izan ere, Arrasate da gure taldearen izena, baina bailaran daukagun errugbi talde bakarra denez, Debagoieneko izaera duela ulertzen dugu".

Erlazionatuak

ARTren garagardo Azokako argazkiak

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.