700 bat lagun batu dira Arrasateko Amaia Antzokian, orla banaketa ekitaldian: Horien artean ikasleak, irakasleak, ikasleen senitartekoak eta lagunak.
Hizlarien artean bestetik, Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko dekanoa, Mariam Bilbatua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea eta Bixente Atxa, MUko errektorea izan dira. Eneko Balerdik eta Beñat Raiak dantza ikuskizuna eskaini dute eta bukatzeko, luntxa egin dute, Uarkape pilotalekuan.