Arrasateko Monte tabernako Italiako Giroaren porran 834 apustu jaso dituzte aurten eta 10.000 euroko sari nagusia Mungiara joan da. Atzo, eguena, egin zuten sari banaketa eta oraingoan Arrasatetik kanpora joan dira sari potoloenak. Izan ere, lehen arrasatearra zortzigarren postuan geratu da. Bigarren saria (6.255 euro) Donostiatik etorritako Txubo deritzon porrak irabazi du eta hirugarrena (3.127 euro), berriz, Eibarko Tomagoma porrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.