Maialen Axpek eta Malen Ruiz de Azuak podiumeko lehen lekua partekatu zuten. Biek ala biek egin zuten 3,80 metroko pertika-jauzia. Hori horrela, urrezko domina jantzi zuten.
Bestalde, salto hirukoitzean, Iñigo Uribarrenek eta Eneko Carrascalek egindako lana aipatu behar da. Bereziki azken horrek egindakoa: Carrascalek probako bigarren salto onena egin zuen 14,66 metroko markarekin. Zilarrezko domina lortzeaz gain, Espainiako Estatuko junior mailako marka onena ezarri zuen. Podiumaren lehen lekura Realean diharduen Uribarren igo zen 15,72ko saltoa eginda. Era berean, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten Ibai Fernandezek eta David Gartziak 200 metroko lasterketan eta Daniel Martinezek 800 metrokoan. Dominak jantzi barik, emaitza onak lortu zituzten hirurek.
Eskolartekoak
Bestalde, Alex Agirianok Euskal Herriko eskolarteko txapelketan parte hartu zuen. Arrasatearrak 5,42 metroko luzera-jauziarekin urrezko domina lortu zuen eta Espainiako Estatuko marka onenarengatik zazpi zentimetrora geratu zen.