Familien arteko kontzertuak bihar, Arrasate Musikalen udaberriko zikloaren baitan

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 4a, 17:31

18:30ean izango da emanaldia, Kulturaten. Musika eskolako haur eta gurasoek elkarrekin joko dute lehen aldiz, baita aitonaren batek edo bestek ere. Sarrera doakoa izango da.

Datorren astean zehar ere emanaldi ugari izango dira udaberriko zikloaren baitan.

Astelehenean, hilak 8, tronpa kontzertua egongo da musika eskolan.

Hurrengo egunean berriz, martitzena, klarinete kontzertua, 18:30ean Kulturaten.

Eguaztenean, 18:00etan hasita, piano doinuak entzun ahal izango dira musika eskolan, eta eguenean, tuba eta bonbardino kontzertua, 18:30etan Kulturaten.

Azkenik, barikuan ordu berean, hezkuntza bereziko ikasleek eskainiko dute kontzertua musika eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak