Garagardoa eta errugbia eskutik Arrasaten

Mireia Bikuña 2015ko eka. 4a, 16:00

Hamazazpigarrenez egingo dute Arrasaten zazpiko errugbi txapelketa eta garagardo azoka, zapatuan. Biak batera. Elkarrekin. Errugbiak eta garagardoak bat egingo dute Mojategin (15:00) eta Herriko Plazan, hurrenez hurren.

Liga txapelketa bukatu ostean, berriro ere protagonista izango da errugbia: 15:00etan hasita partiduak jokatuko dituzte Mojategin. Erredakzioa ixteko orduan bost taldek zuten izena emanda: Ordiziak, Eibarrek, Gaztedik, Elorriok eta ARTk.  

Lehen fasean zazpi minutuko bi zati jokatuko dituzte. Multzo bakoitzeko bi talde onenak bigarren faserako sailkatuko dira. Finalerdietan eta finalean hamar minutuko bi zati jokatuko dituzte taldeek.

Sari banaketa ekitaldia 21:00etan egingo dute, Herriko Plazan dagoen garagardo azokako karpan. Eta, horren ostean, han afalduko dute zazpiko txapelketan parte hartu duten jokalari guztiek.

Garagardo azokako datuak 

Garagardo azoka atzo, eguena, zabaldu zuten eta domekara arte egongo da karpa Herriko Plazan. ARTko kideek 2.190 litro garagardo, 375 oilasko, 720 txerri-ukondo eta 130 pote saltxitxa eskatu dituzte.

Lehenengo Mailari, bai 

Denboraldi bikaina jokatu eta igoera lortu ostean, Lehen Mailan jokatzeko erabakia hartu dute arrasatearrek. Zazpiko txapelketa bukatu ostean, bi asteko oporraldia hartuko dute denboraldi-aurrea prestatzen hasi aurretik. "Arlo fisikoa asko landu beharko dugu, eta baita abiadura ere. Bi arlo horiek dira lehenengo eta bigarren mailen arteko ezberdintasun handienak", dio Igor Isasi entrenatzaileak.

Erlazionatuak

Errugbia eta garagardoa eskutik

Ander Larrañaga 2015 eka 05 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak