Kontratatutako zerbitzuen norainokoak, exekuzio proiektua eta aurreproiektuaz gain, kontratazioaren kudeaketa eta argi eta energia simulazio ikerketa bat ere hartzen ditu. 200.000 m²-ko lur sail bat da eta 100.000 m² izango ditu lantegiak.
Liebherrek 1954tik darama izozkailu eta hozkailuak egiten. Gaur egun lau herrialdetan ditu lantegiak, Alemania, Austria, Bulgaria eta Malaysian, egunero 7.000 tresnatik gora ekoiztuz. Hozkailu eta izozkailu ekoizlea den heinean, Liebherrek bere produktuen sortan 3.000 erreferentzia baino gehiago ditu. Diseinu modernoa eta erabiltzailearen erosotasunerako erantzun ezin hobeak dira etxetresna horietan azpimarratzekoak.