Arrasate Herri Eskolak ikasturte amaierako jaia ospatuko du ekainaren 5ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko eka. 2a, 17:56
Iazko ospakizuna, Biteri plazan.

Arrasate Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak antolatuta, ikasturte amaiera jaia izango dute egubakoitzean, hilak 5, Biteri plazan eta Zaldibar pilotalekuan. Askotariko ekintzak antolatu dituzte arratsalderako: ipuin kontalaria, magia ikuskizuna, zirko tailerra...

Honako hau izango da egitaraua: 

Biteri Plazan

17:00 Ikasleei merixenda banatuko zaie eta eskolako bertsolariek agurra abestuko dute

17:30 Ipuin kontalaria

18:00 Magia ikuskizuna

18:30 Zirko tailerra

Zaldibarren

17:30 Dantza Modernoaren tailerra (hip hop, dancehall,…) eta Xiba erakusketa

Horrez gain, eskulanen eta aurpegia margotzeko tailerrak egongo dira eta baita jateko zein edateko postuak ere. Antolatzaileek gonbidapen zabala egin diete arrasatearrei ospakizunarekin bat egin dezaten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak