Astigarragan hiru norgehiagokak galdu zituzten arrasatearrek. Kadetetan 22-17 galdu zuten: "Partidu hori irabaztea ezinbestekoa zen; gainera, ondo joan ginen 2-10 irabazten, baina markagailuari buelta ematea lortu zuten", dio Bolinagak. Gazte mailan eta seniorretan 22-12 eta 22-16 galdu zuten, hurrenez hurren: "Astigarragako frontoia oso ezberdina da eta igarri dugu. Hobeak direnean ez dago besterik, aurkaria txalotu behar".