Sanjuanak 2015 Arrasaten

Aurtengo sanjuanak, 'euskaraz ta moreak, guztiontzat hobeak'

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko ekainaren 1a

AEDko kide Aitor Juaristi Hirune Iribekanposi saria ematen.

Esaldi horrekin irabazi du Hirune Iribekanpos arrasatearrak AEDk, AEK-k, EHEk eta Arrasateko Udalak antolatu duten sanjuanetako esaldi lehiaketa: "Horrenbestez, esaldi hori eramango dute datozen jaietan soinean eramango ditugun zapi eta pegatinek", diote. Iribekanposek ehun euroko saria eskuratu du. Lehiaketaren hirugarren edizio honetan 23 lan aurkeztu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak