Aurten Arrasateko 17. Zazpinako Txapelketa jokatuko du Arrasate Errugbi Taldeak, ekainaren 6an, Mojategiko instalazioetan, gizonezkoen eta neskan kategorian. Lehiaketak, zelai osoan jokatuko dira.
Eskualde mailakoa bada ere, beti parte hartzen du maila egiaztatua duen talde frantziar batek gutxienez, eta horrek kirol maila handitzen du eta irabaztea zailago bihurtzen da.
Lehiaketa 15:00etan hasiko da, eta sari banaketa karpan egingo da, 20:30ean.
Aldi berean, jai giro handiagoan baina, Garagardo Festa ere ospatuko da. Tradizioan bilakatu den ekimen honek 17 urte beteko ditu aurten, eta oraingo honetan ekainaren 4a eta 6a bitartean ospatuko da. Ohikoa den moduan, Herriko plazan instalatuko den karpan alemaniar jatorrizko produktuak dastatzeko aukera egongo da, baita era ezberdinetako garagardoekin egarria asetzeko ere.
XVII. ZAZPIKO ERRUGBI LEHIAKETA
info@arrasaterugby.eus edo 696.334.912 zenbakia
Arauak:
• Lehiaketan aurretiazko fase bat jokatuko da, zozketan osatutako bi multzorekin.
• Aurretiazko faseko partidak 7 minutuko bi zatitan eta atsedenaldi batekin, eta finalerdietarako multzo bakoitzeko lehenengo bi taldeak sailkatuko dira.
• Bonusak ez dira kontuan hartuko, soilik garaipenak (4 puntu) eta berdinketak (2 puntu).
• Finalerdiak multzo bateko lehenengoa beste multzoko bigarrenaren kontra, eta alderantziz.
• Finala jokatuko da, bi finalerdiak irabazi dituztenen artean.
• Finaleko zatiak 10 minutukoak izango dira.
• Ezin da talde batekin baino gehiagorekin parte hartu.
• Jokoan bete beharreko erregelamendua IRBean indarrean dagoena da.