Arrasate Rugby Taldeko lau jokalari euskal selekzioarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko eka. 1a, 11:06

Wozniak, Barrutia, Dolara eta Arizaleta. Argazkia: Iñigo Iparragirre.

Andy Wozniak, Ander Arizaleta, Jokin Dolara eta Julen Barrutia jokalari arrasatearrek euskal konbinatuaren elastikoa defendatu dute asteburu honetan Galizia aldean. Peio Urkidi hautatzailearen eskutik Ourensen jokatu zuten zapatuan, Galeuscat Cup txapelketaren bigarren edizioan. Euskal selekzioa esku hutsik bueltatu zen, 24-17 galdu ostean. 

Lehen edizioko txapelduna euskal selekzioa izan zen eta beraz, Urkidiren mutilek titulua berresten ahaleginduko dira aurten. Momentuz ez diote txapelketari bide onetik ekin, baina hurrengo asteburuan norabidea zuzentzeko aukera izango dute. Izan ere, zapatuan Kataluniaren kontra neurtuko dituzte indarrak Hernaniko Landare zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak