Ikasturtea agurtzeko jai ikusgarria egin zuten Arrasateko hainbat gunetan LEKeko gaztetxoek. Denak ez ziren leku berean sartzen, eta gune ezberdinetan adin guztietarako joko eta jolasak antolatu zituzten. Gaztetxoenak altxorraren bila ibili ziren, eta nagusiagoek, besteak beste, hirunako saskibaloi partiduak jokatu zituzten kalean bertan. Hala, dantzaldi batekin agurtu zuten jaia, eta hainbat garaikur eta sari banatu zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.