Iragarkia ere umorez egindakoa da, eta bilbotarren topiko guztiak jasotzen ditu; hala, Athleticek Kopa irabazi ostean egingo dituzten ospakizunak kontatzen dituzte bertan: "Ni izan nintzen azken aukera, Donostiako agentzia batean, antza, ez zuten aurkitu nahi zuten perfila, eta modu kuriosoan iritsi zitzaidan proposamena. Bideo bat azkar-azkar grabatu eta bidali egin nien, eta gustatu egin zitzaien antza".
Jiang-ek ez du baztertzen etorkizunean ere halako lanen bat egitea: "Ez du zerikusirik ikasten ari naizenarekin, baina halako esperientziak beti dira aberasgarriak". Hala, futbolzale amorratua ez bada ere, zapatuko finalera begira ez du zalantzarik: "Irabaz dezala Athleticek, talde euskalduna da-eta".