Kerik gabeko aste honetan, eta domekan Tabakorik gabeko Munduko eguna dela kontuan izanda, Arrasateko anbulatorioko erizainak tabakoaren prebentziorako informazio mahaia jarri zuten atzo Seber Altube plazan. Informazio edo aholku bila gerturatu zirenei euren laguntza eman zieten erizainek eta tabakoa lagatzeko argibideak eta esku-orriak eman zituzten.
'Kerik gabeko gelak' programa
Horretaz gainera, nerabeen tabako kontsumoa gutxitzeko, martxan jarri zuten martxan Kerik gabeko gelak programan hartu dute parte Arrasateko Arizmendi Ikastolako eta Arrasate-Aretxabaleta Institutuko DBH 1. mailako ikasleek. Programa horren helburua tabakoa kontsumitzen ez hastea edota, behintzat, kontsumitzen hasteko adina atzeratzea.
Ikasleek Gipuzkoa mailan kamiseta baterako diseinua egiten parte hartu zuten. Eta horregatik, Udal Gizarte Ongizate sailak, ikasle horiei errekonozimendu gisa, gelako ordezkariei, gela bakoitzean diseinu hoberena bezala aukeratutako logoa lamina batean eman zitzaien eta bestalde, parte-hartzaile guztiei kamiseta bana, Gipuzkoako diseinu hoberenaren logoarekin.