Bestalde, talde berriak ere sartuko dira udalbatzan; Ahal Dugu-Podemosen marka den Baleikek bi eserleku lortu ditu (1.192) eta Irabazi-Ganar koalizioak bat (567). Alderdi Popularrak (385) ez du ordezkaririk izango.
Auzoei dagokienez, Musakolan (EH Bildu) eta Santamainan (PSE-EE) izan ezik gainerako auzo guztietan zerrenda bozkatuena izan zen jeltzaleena, udal hauteskundeetarako zein batzar nagusietarako.