Hatz markaren bidez sartzeko sistema jarri dute Musakolako kiroldegian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 28a, 16:13

Sistema berria martxan dago dagoeneko.

Aurrerantzean Musakolako kiroldegiko abonatuek ez dute txartelik atera beharko kiroldegira sartzeko, hatz markarekin nahikoa izango dute-eta. Arrasateko Udalak sistema berria hori jarri du martxan eta dagoeneko 1.382 laguni hartu zaie hatz marka: "Oso harrera ona izaten ari da sistema berria. Hatz marka hartzearen tramitea minutu gutxi batzuetan egiten da eta erabiltzaile guztiekin burutuko da kiroldegira datozen heinean", adierazi dute Kirol Zerbitzutik. 

Oraindik tramite hori egin ez duten pertsona guztiei zerbitzu hori emateko, eta uda garaian erabiltzaile kopurua bereziki altua izaten dela jakinik, pertsona bat kontratatuko dute Udalaren Enplegu planaren baitan.

Merkeagoa epe luzera begira

Udaleko Kirol Zerbitzuaren arabera, sistema berri hori "praktikoa" izateaz gain, luzera begira "ekonomikoagoa" ere izango da: "Teknologia guztiek bezala, hasieran inbertsio bat eskatzen badu ere, txartelak erosteari utzita aurreztuko den diruaz berehala amortizatuko da". 

Onurak abonatuak ez direnendako ere

Gaineratu dutenez, bazkide izan barik kiroldegira aldizka joaten direnek ere nabarituko dute abantaila sistema berri honekin: "Eguneko sarrera solteek barra kode bat izango dute eta erabiltzaileak zuzenean pasako dira, kiroldegiko langileek zabaldu arte itxaron barik". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak