Hauteskundeetan hirugarren zerrenda bozkatuena izan den alderdi sozialistak prentsa ohar bidez jakinarazi du hurrengo Udal Gobernuari laguntzeko gertu dagoela: "Zorrotzak izango gara, baina gertu gaude laguntzeko, betiere arrasatearren beharrei begira. Amaitu da liskarren aroa eta itunena hasiko da; hori izan da arrasatearren mezua. Bestalde, zorionak Arrasateri parte hartze altuagatik eta eskerrik asko PSE-EErengan konfiantza jarri duten guztiei".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.