Lau hautagai Zaldibarko txapeldun izateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 27a, 15:50
Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Dribling, Betrayer, Aldatz eta Lasagabaster.

Zapatuan jokatuko dira Zaldibarko futbito txapelketako ligako finalerdiak; lehena 11:30ean, Dribling-en eta Betrayer-en artean, eta bigarrena 12:30ean, Aldatz eta Lasagabaster taldeen artean. Kopak balio handia duen arren, saririk preziatuena liga irabaztea da, denboraldi osoko lanaren emaitza delako. Ekainaren 6an jokatuko da final handia. 

Zapatuan erabakiko da zeintzuk izango diren ekainaren 6ko finalerako sailkatuko diren bi taldeak; honako hauek dira hautagaiak: Dribling, Betrayer, Aldatz eta Lasagabaster. Iazko txapelduna da aurtengo faborito ukaezina: "Dribling beste maila baten ibili da liga osoan zehar. Gol gehien egin eta gutxien jaso dituen taldea da, eta ez dut uste partidurik galdu dutenik", dio antolakuntzako kide Mikel Viguerak. Dribling-en aurka jokatuko du Betrayer talde mitikoak, final laurdenetan ezustekoa eman eta Sonografos kanporatu ostean (4-5): "Betrayer-ek denboraldi gorabeheratsua egin du, baina azken partiduetan ondo ibili dira. Hala ere, sorpresa handia izan zen Sonografos menderatzea".  

Harmailak betetzeko deia

Hirugarren hautagaia Aldatz da; eskoriatzarrek Jibaros FC taldea menderatu zuten final laurdenetan (5-3): "Talde potentea dute eta elkarren artean oso ondo ezagutzen dira", dio Viguerak. Aldatz taldearen aurrean egongo dira Zaldibarren oso ezaguna den Lasagabaster taldea: "Ligan gorabeherak izan dituzte, baina beti daude hor. Partidu horretan ez dut faboritorik ikusten". Lasagabasterrek in extremis lortu zuen finalerdietarako txartela, azken bost minutuetan hiru gol egin eta Abokajarrori irabazita (5-7). 

Antolakuntzakoak izango dira epaileak biharko bi norgehiagoketan. Azkenik, honako mezua helarazi gura izan dute: "Herritarrak gonbidatu gura ditugu Zaldibarko frontoira gertura daitezen, partidu onak izango direla espero dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak