SUDC elkarteak 730 erretiratu inguru espero ditu zapatuko bazkarirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 27a, 10:45
Iazko bazkaria, Musakolako kiroldegian.

Urteroko ohiturari eutsiz, Arrasateko SUDC elkarteak herriko erretiratuendako bazkaria antolatu du Udalaren laguntzaz. Zapatu honetan izango da, hilak 30, eta antolatzaileek 730 bat lagun espero dituzte. Musakolako kiroldegian egingo dute, 14:00etan hasita. Bazkariaren ostean, dantzaldia egingo dute eta gizonezko zein emakumezko edadetuenek omenalditxoa jasoko dute alkatearen eskutik. 

Plana urterokoa izango da, SUDCeko presidente Juan Luis Arkauzek aurreratu duenez: "San Juan Bataiatzailaren parrokian meza entzun ostean, 13:15ak aldera, autobusean eramango ditugu Musakolako kiroldegira. Autobusak hainbat buelta emango ditu, gonbidatu guztiak eraman arte. Bazkaria 14:00ak aldera hasiko da eta ondoren dantzaldia egongo da", adierazi du. Gizonezko edadetuenak txapela jasoko du eta emakumezko edadetuenak lore sorta, eta biendako egongo da plaka oroigarria. Antolatzaileen arabera, Inazio Azkarragaurizar alkateak hartuko du parte amaierako omenaldian. 

Honakoa izango da bazkariko menua, Ausolan kooperatibaren eskutik: 

Hasierakoak: Zainzuriak, urdaiazpikoa, langostinoak eta legatza-puddinga

Bigarren platera: Itsaski-krema eta txahal-biribilkia 

Postrea: Goxua 

Kaferik eta koparik ez da faltako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak