Dorletako ziklista txikienak, Arrasateko lasterketan

Jon Berezibar 2015eko maiatzaren 27a

Zapatuan Arrasateko lasterketan hartu zuten parte Dorleta Txirrildulari elkarteko txikienek. 

Parte hartu zuten benjaminak Markel Zubia, Alex Beristain, Gari Ugarte, Manex Uranga, Xabat Aizpuru, Pablo Salaberria eta Beñat Dominguez izan ziren. Alebinetan eskolako lehena Jon Otxoa izan zen, infantiletan Oihan Urotz eta infantiletan lehenengo neska Garazi Estevez.

Asteburu honetan, larunbatean, Azkoitiko lasterketan hartuko dute parte, 16:30ean.

Kadeteek ez dute lasterketarik izan azken asteburuan. Datorren domekan, maiatzak 31, goizeko 11:00etatik aurrera eta Zumaian Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Lasterketan izango dira. 18.5 kilometrokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak