Ekainaren 11tik ekainaren 14ra bitartean jokatuko da 28. Euskal Emakumeen Bira. Arrasaten hasiko da itzulia, eta hain zuzen, lehenengo etapa Arrasate eta Arrasate artekoa izango da.
Arrasateko Udala Biraren antolatzaileekin batera dabil lehenengo etapa hori prestatzen. Horren guztiaren berri ekainaren 2an emango dute prentsaurrekoan.