Ekainaren 13-14ko eta 20-21eko asteburuetan jokatuko dituzte San Juanetako tenis txapelketako kanporaketa partiduak. Beti bezala, edozeinek hartu dezake parte txapelketan, adin guztietara dago-eta zabalik. Emakumezkoei zuzendutako txapelketa ere izango dute. Izena emateko idatzi ake.tenis@gmail.com helbidera telefonoa eta izen abizenak emanez.
Ezin mailaz igo
Bestalde, asteburuan Logroñon izan dira Arrasateko ordezkariak, CRAVN txapelketako azken jardunaldia jokatze. Eta han batutako emaitzaren ondoren (4-3) Arrasatek ezingo du mailaz igo. Albiste pozgarria, baina, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketatik iritsi da, Leintz Eskola Kiroleko infantilen taldea bigarren geratu delako.