07:45ean gertatu da istripua, Arrasateko iparraldeko sarreran, Roneo parean. Bi autok jo dute elkarren kontra. Peugeot 5008 batek eta Opel Astra batek. Ondorioz, autoetako baten zihoan pertsona bat zauritu da, arin bada ere, Herrizaingo sailetik adieraz dutenez. Dena den, anbulantzia eta garabia bertaratu dira eta errail bat itxi egin behar izan dute. Horregatik ilarak sortu dira Elorregiko bidegurutzeraino.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.