"Herritarren erreskatea" agindu du Podemos-Ahal Duguk, "ez banketxeena"

Jon Berezibar 2015ko mai. 21a, 16:12
Eskumatik ezkerrera, lehen lerroan, Igor Urizar, Patricia Gete eta Juantxo Iturria.

Ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Podemos-Ahal Dugukoek, Arrasateko zerrendako kideekin – Baleike –, Herriko Plazan. Ekonomia izan zuten hizpide nagusi, nabarmenduz, industria betidanik izan dela "gure ekonomiaren motor" eta, horri lotuta, Arrasate "aurrerabidearen, kooperatibismoaren eta garapenaren sinonimo" izan dela. Arrasateko alkategaia, Igor Urizar; Juantxo Iturria, Batzar Nagusietarako hautagaia eta Patricia Gete Deba-Urolako zerrendaburua izan ziren ekitaldian, besteak beste.

Podemos-Ahal Duguk "hiritarren erreskatea" egingo duela agindu zuten atzoko ekitaldian, "enpresa txiki eta ertainen zein autonomoen" erreskatea ere izango dena; "pertsonak erreskatatuz eta ez banketxeak", hain zuzen. Berretsi zuten "herria" direla eta "herriarentzat lan" egingo dutela, alderdi "plural eta transbertsala" direlako, "justizia soziala helburu" dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak