Musakolako skate-parkeak sarrera librea izango du maiatzaren 22tik aurrera

Maite Txintxurreta 2015ko mai. 20a, 19:01

Hurrengo egunean, zapatua, Gipuzkoako II. Skate txapelketako jardunaldia jokatuko da bertan.

Barikutik aurrera Arrasateko patinatzaileek ez dute ordaindu beharko Musakolako kiroldegiko instalazioetan aritzeko. Skatean aritzen diren arrasatear ugarik sarritan eskatu izan dute sarrera dohainekoa izatea, eta azkenik, udalak gunea parke publiko bihurtzea erabaki du. Hemendik aurrera, skate-parkerako sarrera kiroldegiaren eta alboko eraikinaren artean dagoen bidetxotik izango da.

Udal langileak gunea egokitzeko azken lanak egiten ari dira, maiatzaren 23an bertan jokatuko den Gipuzkoako II. Skate txapelketari begira. Egun horretan, goizeko 11:00etatik aurrera, antolatzaile izan den Goierri Roller Skate taldeko kideek ikastaroak eskainiko dituzte, eta arratsaldeko 15:00ak inguruan txapelketa puntuagarria hasiko da. Bertan, 6 eta 18 urte bitarteko neska mutilak parte hartu dezakete, aurrez goroskt@gmail.com helbidean apuntatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak