Astelehenean Gasteizeko Herri Harresian bizi eta ikusitakoa gogora ekarriz hasi dute ekitaldia, zera adieraziz: "Libre izan, eta modu librean euskal jendartean modu aktiboan inplikatu nahi duen euskal gazteriak, erresistentzia eta duintasun erakustaldi berri baten protagonista izan da".
Eredu horrek "gazteen prekarietatea sustatzen duela" eta "herritarren parte hartzea eta erabakitzeko eskubidea etengabe ukatzen dituela" azaldu dute.
Hala, gazteen ikuspegia udalean, eta aldi berean Gipuzkoan "bermatzeko" domekako hauteskundeetan EH Bildu alderdiari botoa emateko deia egin die herritarrei.
Bihar, EH Bilduren azken ekitaldia
Bestalde, bihar eguena, 18:30etatik aurrera herriko plazan hauteskunde aurreko azken ekitaldia burutuko dute EH Bildukoek. Musika eta jatekoa izango da, eta hori horrela plazara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.