Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Arrasatearrek inoizko aukera zabalena izan dute botoa emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 24a, 20:23

Uarkape pilotalekuko hautestontzi bat, boto kontaketa hasi baino lehen.

Gaur, maiatzak 24, 17.668 arrasatear egon dira deituta botoa emateko. Inoiz baino alderdi politiko gehiago aurkeztu dira aurten, herritarrek inoizko aukerarik zabalena izan dute botoa nori eman erabakitzeko: EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Irabazi-Ganar eta Baleike-Si Se Puede. Ez da ezustekorik izan. Parte hartzeari dagokionez, arratsaldeko seietatik aurrera joan da herritar kopururik handiena botoa ematera.

Arrasateko errolda 22.052 biztanlekoa da eta horietatik botoa emateko eskubidea izan dute 17.668 arrasatearrek. Herritarrek 29 hauteskunde-mahaietan zehar eman dituzte euren botoak. 21 eserleku banatuko dira gaur, izan ere, Arrasateko udalbatzak 21 zinegotzi ditu. 2011ko hauteskundeetan bost talde politikok lortu zuten ordezkaritza udalbatzan: Bilduk (11), EAJk (4), PSE-EEk (4), Aralarrek (1) eta PPk (1). 

Alkategai gazteak

Alkategaiei dagokienez, bataz besteko adina da orain arteko gazteena (34,8 urte) eta emakume bakarra aurkeztu da, EAJko Maria Ubarretxena.

Honako hauexek dira alkategaiak: Eneko Barberena (EH Bildu, 31 urte), Maria Ubarretxena (EAJ, 34 urte), Oscar Garcia (PSE-EE, 36 urte), Javier Otero (PP, 30 urte) Juan Luis Merino (Irabazi, 50 urte) eta Igor Urizar (Baleike-Arrasate, 27 urte). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak