Udal hauteskundeetako mahai-inguru berezien sortari ekingo zaio gaur Goiena Telebistan. Arrasate izango da lehen herria eta, barikura arte, herririk herri egingo dira mahai-inguruak. Gaur arratsaldean grabatu da Eneko Azkaratek moderatutako saioa Eneko Barberena (EH Bildu), Maria Ubarretxena (EAJ), Oscar Gartzia (PSE-EE), Salva Gonzalez (Irabazi) eta Igor Urizar (Baleike) hautagaiekin. 22:00etan Goiena Telebistan ikusteko aukera izango da eta bihartik GOIENA.EUS-en jasoko dugu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.