Irabazi-Arrasaterentzat krisiak larrien jotako kolektiboa da "kaleratzeak atzeko atetik" eskaintzen ari zaizkien elbarriena, "kalte-ordain triste" baten trukean eta "lanpostu duin" bat atzera lortzeko zailtasunekin, "bazterkeria zorian" daudenak. Ordaindukoen kasuan, Irabazitik adierazi dute haien "problematika" ez dutela langileek eragin eta soluzio "bidezko eta adostua" bilatu behar dela alde guztien artean. Hala, Juan Luis Merino alkategaiak agindu du Irabazik ordezkaritza eskuratzen duen erakundeetan horixe aldarrikatuko dutela.
Halaber, batzarrekin jarraituta, Izquierda Unida alderdiko Cayo Lara, Koordinatzaile Federalarekin batzartu dira Merino eta Arantza Gonzalez, Batzar Nagusietarako Irabaziren zerrendaburua.