Koalizio ezkertiar eta abertzalearen arabera, "garbi" dago zein den kaltetu nahi duten aukera politikoa: "Traben gainetik bide berdinean jarraituko dugu, herritarrak erdigunean kokatuz eta ez gutxi batzuen interes ekonomikoak. Horrela, eskuz esku elkarlanean etxe guztietara banatuko ditugu botoak. Ez da etxe bat botorik gabe geratuko eta domekan ez dezagun boto bakar bat etxean utzi. Duela lau urteko botoak eta gehiago beharko ditugu azken urteetan hasitako bidea jarraitzeko, aldaketan sakontzeko. Herritarrok garaile izateko, ez gutxi batzuk", adierazi dute prentsa ohar bidez.