Laida Ramos Europako txapeldun izan da Estonian jokatutako Kyokushin karate txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko maiatzaren 18a

Laida Ramos podiumean. Argazkia: Carlos Sanchez.

Laida Ramos borrokalari arrasatearrak Kyokushin karate Europako txapelketa irabazi du aste bukaeran. Estonian jokatutako proban onena izan da Ramos. Apirila hasieran Valentzian jokatutako Espainiako txapelketan irabazi zuen Ramosek Europako txapelketara joateko txartela.

Kumite mailan, 55 kilo azpikoen sailean izan da Europako txapelduna Ramos. Gainera, Estoniako txapelketara joandako 250 borrokalarien artean lehiakide onenaren saria eman diote Ramosi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak