Musakolako jaiak, martxa onean

Txomin Madina Milikua 2015ko mai. 16a, 22:18

Eguraldi petralak gehiegi lagundu ez arren, Musakola auzoan festa giroa da nagusi asteburu honetan eta horretaz jabetzeko, bertatik autoan pasatu besterik ez dago: jende ugari ikusten da auzoko tabernen kanpoaldean. Eta horietako asko, gainera, aurtengo sanisidroetarako atera duten kamiseta berdea soinean dutela.

Gaur izan da jaietako ekitaldi nagusietako bat, Urrezko Astokiloen banaketa, eta aurten hiru pertsonak jaso dute sari preziatua: Iban Goñi auzo alkateak, Goio Etxenagusiak eta Oxel Apraizek. Jaietan egindako lana aitortu gura izan diete sariarekin.

Herri bazkaria ere egin dute gaur San Isidro eliza ondoko karpan, eta 180 lagun batu dira bertan plastiko artean ondo babestuta.

Amaia DJk, Kaixo taldeak eta auzoko pertsonaia xelebreekin egingo duten moda ikuskizunak alaituko dute gaurko gaua, eta bihar, domeka izango da sanisidroen azken eguna. Bihar, gainera, egongo da egitarauan aldaketarik: Arrasateko Trikiti Eskolakoek beharrean, txaranga batek animatuko ditu eguerdiko txikiteoa eta arratsaldeko kalejira.

Erlazionatuak

ARGAZKI GALERIA: Musakolako jaiak

Txomin Madina Milikua 2015 mai 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak