Garbigailuen ekoizpen linea batuko zaie azarotik abian diren labe eta egoste plaken lineei, beraz; 265 langilerekin. Eskoriatzan ere presio-eltzeak egiten dabiltza eta Basaurin gas berogailuak. Hala, Fagor CNA Gropen egun 543 behargin daude lanean, guztira, ekoizpen linea berriarekin batutako 33 lanpostu zuzenekin eta zeharkako beste zortziekin.